Industria-enpresentzako Soluzio Digitalen Tailerra

14/11/2023

Eraldaketa digitala: esperientziak, aukerak eta finantza-laguntzak

Dara: 2023ko abenduaren 1ean
Ordutegia: 9:30 – 11:45
Tokia: Iurretako LHII zentroa – Olaburu auzunea, 19., 48215 Iurreta, Bizkaia

Jardunaldiaren helburua

Eraldaketa digitala paradigma saihestezina da industria-enpresen aurrerapenerako. Zure enpresan proiektu teknologikoren bat hasi baduzu edo oraindik gauzatu ez baduzu, tailer honek aukera ematen dizu beste enpresa batzuen digitalizazio-esperientziak ezagutzeko, bai eta zure transformazio digitaleko prozesua bultzatzeko eskura dituzun laguntzak ezagutzeko ere.

Zer espero dezakezu?

  • Ezagutu zure antzeko enpresetan irtenbide digitalak ezartzean arrakasta izan duten kasuak.
  • Aurkitu zure prozesuak hobetzeko irtenbideak: ekoizpena, langileen gaikuntza, merkaturatzea eta zibersegurtasuna.
  • Eskuratu zure transformazio digitaleko prozesua babes dezaketen finantzaketa-programei buruzko informazioa.

Topaketa-jardunaldia

Jardunaldia enpresen arteko topagune bat da, digitalizazioan aurrera egiteko aukera zehatzak identifikatzea bilatzen duena. Zure enpresan eraldaketa digitalari dagokionez izandako aurrerapen-maila edozein dela ere, ekitaldi honek oso kasu eta ikuspegi baliotsuak emango dizkizu.

Gonbidatzen zaitugu ikaskuntzako eta networking-eko esperientzia bakar honetan parte hartzera! Eman izena esteka hauen bitartez.

Talde antolatzailea:

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako ekimena, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren eta Bizkaiko ETEen Azelerazio Bulegoaren barruan. Bizkaiko ETEen Bulego Azeleratzailearen eta Suspertze Digitalaren arteko lankidetzari esker egin daiteke ekitaldi hori. Bi programak ETEetan eraldaketa digitala bultzatzera bideratuta daude, eta Red.es-ek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak sustatzen eta finantzatzen dituzte.

Hurrengo berria

Enpresa-kudeaketako ikastaro berria ekintzaileentzat

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua

Industria-enpresaren ekoizpen-eraldakerari buruzko jaurdunaldia

14/09/2023

Ezagutu nola datuek bultzatzen duten industria adimenduna eta digitalizazioak zer aukera ematen dituen industria-kudeaketan.

Zer espero dezakezu enpresaren produkzio-eraldaketari buruzko jardunaldiaz?

  • Diagnostikoak eta planak: Zure enpresaren egungo egoera digitalizazioari dagokionez nola ebaluatu ikusiko duzu eta plan eraginkorrak nola egin industria adimendunerantz aurrera egiteko.
  • Automatizazioa eta malgutasuna: Ikusiko duzu nola eragiketen automatizazioak zure enpresaren efizientzia eta egokitzeko gaitasuna areagotu dezakeen edozein erronkaren aurrean.
  • Arrakasta kasuak: Emaitza bikainak dituzten soluzio digitalak inplementatu dituzten industria-enpresa txiki eta ertainen benetako arrakasta-kasuak ezagutuko dituzu.
  • Enpresa-lankidetza: Eraldaketa digitalean aurrera egin nahi duten beste enpresa batzuekin konektatzeko aukera izango duzu.
  • Aliatu adituak: Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen enpresak aliatu baliotsuak izan daitezke prozesuak automatizatzeko, zure produktuetan adimena sartzeko eta zerbitzu aurreratuak sortzeko.

Bat egin gurekin Smart Factory Jardunaldian

Berdin dio industria-enpresa txikia edo ertaina zaren; jardunaldi hau inspiratzeko eta zure negozioa aro digitalean hurrengo mailara eramateko behar dituzun tresnak eskaintzeko diseinatuta dago.

Programa de la Jornada

  • 09:30 – 09:40: Ongietorri saioa eta aurkezpena.
  • 09:40 – 09:55. Enpresa txiki eta ertainentzako diagnostiko, plan, metodologia eta tresnen hastapenak. Ibermática
  • 09:55 – 10:35: Digitalizazio-esperientziak:
    • Industria-kudeaketa integratua. Ibermática
    • Ijezketa bat Smart Factory bihurtzea. IDS Industrial
  • 10:35 – 10:45: Ondorioak eta hurrengo urratsak.
  • 10:45 – 11:15: Ez galdu kafea eta coworking-a beste profesional batzuekin konektatzeko!

Data: Urriaren 10a, 2023

Ordutegia: 9:30 – 11:15

Tokia: Izarra Centre, Zearkale Kalea, 36, Ermua, Bizkaia

Izen ematea

Programa

Suspertze Digitalaren ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek sustatu eta bultzatu du.

Hurrengo berria

Enpresa industrialaren belaunaldi-erreleboa bultzatzeko proiektua

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua

Aurkezpena: irtenbide digitalak industria-enpresetan

14/11/2022

Azaroaren 24an, osteguna, jardunaldi bat egingo da Izarra Centre-n, industria-enpresa txiki eta ertainei zuzendutako digitalizazio-kasu arrakastatsuen berri emateko.

Digitalizazio-adibideek industria-enpresetan lehiakortasuna hobetzera bideratutako soluzio digitalen ezarpena erakutsiko dute.

Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Suspertu Digitala programaren barruan egingo da, Arratia (Errota) eta Leartibai ekonomia sustatzeko agentziekin batera.

Erakusketa-tailerra eskualde guztietan egingo da aldi berean, hau da, agentzia bakoitzak leku fisiko batera eramango ditu bere enpresak, eta toki horretatik, aldi berean, hizlari bakoitzarekin konexio telematiko bat egingo da.

Kasu arrakastatsuak aurkezteko formatuari dagokionez, enpresaren kasu erreal bakoitzaren aurkezpenak 5 minutuko iraupena du, horrela erakargarriagoa eta atseginagoa izan dadin bertaratutakoentzat.

Ermuan, Udaleko ordezkariek aurkeztuko dute ekitaldia, Izarra Centre Enpresa Zentroko 5. solairuan.

Kasu arrakastatsuak prozesu industrialetara bideratuko dira, eta 3 azpikategoria izango dituzte:

  1. Industria-prozesuak dinamizatzea,
  2. Industria-aktiboen monitorizazioa eta prebentziozko mantentzea eta
  3. Ekoizpen arduratsua.

Industria-enpresetako soluzio digitalei buruzko jardunaldiaren edukia programa honetan aurreikusitakoaren arabera xehatuko da:

9: 30-11: 00 | AZAROAK 10 | Lekua: IZARRA CENTRE (Ermua)

  • 9: 30-9: 35 Ongietorria eta aurkezpena
  • 9: 35-9: 40 Taladrina-deposituak kontrolatzea, aktiboak geolokalizea eta pintaketa tuneleko arazoak. NEXMACHINA SOLUTIONS, S. L.
  • 9: 40-9: 45 Produkzio-plangintza optimizatzea. HUPI IBERICA, S. L.
  • 9: 45-9: 50 Tresnak prestatzeko eta muntatzeko prozesuen kontrola hobetzea, RTLS teknologia erabiliz. DEUSTO SEIDOR.
  • 9: 50-9: 55 Produkzio-planta denbora errealean kudeatzea, kontrolatzea eta monitorizatzea. IBERMÁTICA
  • 9: 55-10: 00 Produkzio-prozesuen monitorizazio aurreratua eta simulazioa. IMMERSIA DATA VISUALIZATION
  • 10: 00-10: 05 Esku-eragiketen eta eragiketa automatizatuen kudeatzaileari eta langileari laguntzeko sistemak. SISTEPLANT, S.L.
  • 10: 05-10: 10 Prozesu logistikoak eta biltegikoak digitalizatzea eta monitorizatzea. ATE INFORMÁTICA, SA
  • 10: 10-10: 15 Industria-estanpazioko prentsen sentsorizazioa eta datu-bilketa. KENTRONIC TECHNOLOGY SL
  • 10: 15-10: 20 Makineria industrialaren monitorizazioa. PURPLE BLOB, S.L.
  • 10: 20-10: 25 Ekipo birakarien monitorizazio adimenduna. SIEMSA.
  • 10: 25-10: 30 Industria-aktiboen erabileraren monitorizazioa eta mantentze prediktiboa. ULMA EMBEDDED. S. KOOP
  • 10: 30-10: 35 SAAM: Mantentze-lanetan Laguntzeko Sistema Aurreratua eta ATR: Urruneko Laguntzaile Teknikoa. INNOVAE GROUP
  • 10: 35-10: 40 Aktiboen Aurkikuntza eta Kudeaketa Zibersegururako Plataforma. PERSEUS
  • 10: 40-10: 45 Energia-kontsumoaren monitorizazioa. D & A INNOVATIVE SYSTEMS
  • 10: 45-10: 50 Energia-kontsumoaren monitorizazioa. AMPER
  • 10: 50-11: 00 Ondorioak eta hurrengo urratsak. Galde-eskeak.

INSKRIPZIOA: HEMEN

Hurrengo berria

Izarra Centre, enpresentzako berrikuntzarako laguntzen erreferentziazko polo teknologikoa.

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua