Zure enpresa industriala prest al dago ziber-eraso baten aurrean?
15/09/2026
Makina bat eraso informatiko baten ondorioz geldituta. Planta-sistema bat blokeatuta. Ekoizpen-datuak arriskuan.
Hau ez da zientzia-fikzioa. Gero eta enpresa industrial gehiagok bizi duten errealitatea da. Eta askok ez dakite gertatu arte.
Gainera, NIS2 Zuzentaraua eta Cyber Resilience Act (CRA) Europan derrigorrezkoak dira jadanik. Bi arau dira ekintza zehatzak eskatzen dituztenak, eta enpresa askok oraindik ez dituzte kontutan.
Urriaren 6an Bizkaiko enpresa industrialentzako online jardunaldi doako bat ospatuko dugu.
📅 Data: 2026ko urriaren 6a, asteartea
🕤 Ordua: 9:30 – 10:45
💻 Formatua: Online eta doakoa
ZE GALDERARI ERANTZUNGO DIEGU?
- Nola babestu nire sistema industrialak?
- Zer inplikatzen du NIS2 Zuzentarauak eta CRAk nire enpresarentzat?
- Zer irtenbide daude OT inguruneetarako?
- Nola erantzun segurtasun-gertakari baten aurrean?
PROGRAMA
🔹 SECURE & IT – Zibersegurtasuna beharrizana den aldetik
Arrakasta-kasu erreala OT inguruneetan eta planta produktiboan.
🔹 Cybertix – Ezezaguna den errealitatea
ISO 27001 eta NIS2 araudia. Zergatik den zibersegurtasuna gako zure enpresaren erresilientziarako.
🔹 Orbik – CRA: Cyber Resilience Act
Europar erregelamenduaren giltzarriak eta industriarekiko eragina. Prestatzeko urrats zehatzak.
BANAKAKO BILERA JARDUNALDIAREN OSTEAN
Saioaren ostean, enpresek ponente hauekin banakako bilerak egin ahal izango dituzte. Helburua da beren egoera zehatza aztertzea eta jarduteko ildo posibleak esploratzea. Konpromiso barik.
Ez itxaron gertakari bat gertatu arte. Jardunaldi hau abiapuntua da.
💡 Ekintza Bizkaia Orekan Sakonduz Sarearen bidez garatu da, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako Sailak finantzatutako Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren esparruan.





