Lehiakortasuna eta suspertzea hobetzeko Eraldaketa Digitala

11/06/2021

Izarra Centre-n eraldaketa digitalaren eta IoT-ren (Internet of Things) inguruan aritu gara. Bizkaiko ETEen lehiakortasuna eta suspertzea hobetzeko Eraldaketa Digitala (TransDi) proiektu pilotuaren soluzioen aurkezpena egin dugu. GAIA klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko Udalak elkarlanean egindako proiektua da.

Jardunaldiaren helburua, alde batetik, industria-enpresek lehenetsitako bi eremuei erantzuten dieten proposamen espezifikoak eta planteamendu zehatzak aurkeztea izan da: ‘Industria-prozesuen eta/edo industria-aktiboen monitorizazioa eta/edo urruneko kudeaketa’ eta ‘industria-prozesuetan pertsonak gaitzea’. Bestalde, industria-enpresek beren beharretara gehien egokitzen den irtenbidea aukeratu beharko dute.

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua