Pro IoT 2023 proiektuaren itxiera Izarra Centren

23/05/2023

Joan den maiatzaren 19an, ostirala, Pro IoT 2023 proiektua ixteko jardunaldia ospatu zen Izarra Centre-en. Bertan, Uni Eibar- Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek proiektuan zehar landutako IoT (Internet of Things) lanak aurkeztu zituzten enpresa teknologikoen eta beraien tutoreen aurrean.

Pro IoT proiektua Izarra Fundazioaren ekimena da, eta Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako hainbat espezialitatetako ikasleek parte hartu dute. Ikastetze hauetako 30 ikaslek diziplina anitzeko taldetan lan egin dute Ermuko erronka batzuri IoT teknologiaren bitartez erantzun asmoz. Parte hartzaileak, hurrengo espezialitateetako ikasleak izan dira: Informatika Sistemen eta Sareen Administrazioa, Telekomunikazioak, Mantentze Elektronikoa, Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena, Web Aplikazioen Garapena eta Produkzioaren Programazioa.

Ikasleek Izarra Centren kokatutako enpresa teknologikoen tutoretzapean lan egin dute. Diziplina anitzeko taldeetan antolatuta, Ermuko erronkei erantzunez, IoT teknologian oinarritutako prototipoak landu dituzte.

Amaierako jardunaldia hiru bloketan egituratuta zegoen.

Jardunaldiaren lehen zatian, ostiraletan Izarra Centren landutako proiektuak aurkeztu ziren. Proiektuak honako hauek izan ziren:

  • 1. aurkezpena. Basoen monitorizazioa.
  • 2. aurkezpena. Ibai-goraldien monitorizazio- eta alerta-sistema.
  • 3. aurkezpena. Ezponden monitorizazioa.
  • 4. aurkezpena. Kamioiak zenbatzeko sistema.
  • 5. aurkezpena. Ermua Hiribili.
  • 6. Aurkezpena. Adinekoen Egoitzetako erabiltzaileen monitorizaziorako GPS sistema.
  • 7. Aurkezpena. Plataforma eta datu-basea.

Jardunaldiaren bigarren zatian, gonbidatutako enpresa teknologikoak beraien burua aurkeztu zuten ikasleen aurrean . GAIAko enpresa horiek profil teknologiko jakin batzuk kontratatzeko premia dute, eta jardunaldi hori harremanetarako gune garrantzitsua izan daiteke enpresak eta talentua erlazionatzeko.

Jardunaldia ikasleen eta enpresen arteko networking batekin itxi zen. Ikasleak espezialitateen arabera taldekatu ziren eta enpresa teknologiko bakoitzari esleitu zitzaizkion, aurrez identifikatutako kontratazio-premien arabera.

Hurrengo berria

Izarra Centrek WOMENEKIN ekitaldiaren 6. edizioa hartu zuen. Enpresa-arloan emakumeen lidergoa ospatzen eta sustatzen duen ekitaldia da

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua