Prestakuntza eta start-upen arteko topaketa Izarra Centren
13/04/2021
BerriUpek, Euskadiko lehen enpresen azeleragailu pribatuak, start-upentzat jardunaldia antolatu du datorren ostiralean, apirilaren 16an, Izarra Centren. Ekimen horren bidez, batetik, prestakuntza eskaini nahi da hainbat proiektu bultzatzeko, eta, bestetik, networkinga sustatu nahi da hasten ari diren enpresen artean.
Jardunaldiaren lehen zatian, BerriUpen enpresen azelerazio programaren 12. edizioko proiektu irabazleak bilduko dira, eta ekimenaren zuzendaritzaren eta aholkularien prestakuntza-saioa jasoko dute. Azken edizioko start-up irabazleak Miru Studio (argitalpen- eta posizionamendu-zerbitzuak eskaintzen dizkie estudioei eta bideo-jokoen garatzaileei, errealitate birtualean) eta Almotech izan dira. Azken horrek etxean erabilitako olioa erraz balorizatzea ahalbidetzen duen etxetresna elektrikoa garatu du, erabilera desberdinetarako xaboi likidoa lortuz.
Bigarren blokean, 15:00etatik aurrera, pitch & beer topaketa garatuko da; networking gune bat izango da, BerriUpen programan parte hartu duten start-upek beren proiektua Izarra Centreko mintegiko enpresei ezagutarazteko, eta alderantziz. Horrela, enpresa berritzaileak bildu eta elkarren artean hurbildu nahi dira, haien artean eta inguruko industria-ehunarekin harreman zuzena izan dezaten.
Programa berrirako deialdia zabalik
BerriUpek hasiera eman dio gaur, apirilak 9, enpresen azelerazio programaren 13. edizioari. Ekimen honetan parte hartu nahi duten proiektu berritzaile guztiek maiatzaren 23ra arte bete dezakete izen-ematea esteka honen bidez.
Programari buruzko informazio guztia, hemen.