PISCINE DISCOVERY WEB, Durangaldeko gazteentzako web programazioa

17/04/2023

Gaztea zara, 17 eta 29 urte artekoa, Gaztedi Durangaldean (Durango, Amorebieta-Etxano, Ermua, Abadiño, Atxondo, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar) erroldatuta zaude eta web programazioan interesatuta zaude? Orduan, ezin duzu Piscine Discovery Web programan parte hartzen utzi.

Prestakuntza handiko bost egunetan zehar, Piscine Discovery Web-eko parte-hartzaileek 42 Urdulizen metodologian murgiltzeko eta web programazioan ezagutza berriak ikasteko aukera izango dute, HTML, CSS eta JavaScript lengoaietan sakonduz.

Prestakuntzaren amaieran, beren web orria sortzeko behar dituzten trebetasunak izango dituzte, eta horrek lan-merkatuan aukera berriak eskainiko dizkie eta etorkizun oparoago baterako ateak irekiko dizkie.

Piscine Discovery Web ez da prestakuntza teknikoa soilik. Gazteen zeharkako gaitasunen garapenean ere oinarritzen da, hainbat trebetasun sustatuz, hala nola talde-lana, sormena, frustrazioarekiko tolerantzia, pentsamendu kritikoa eta adimen emozionalaren garapena, bai eta emakume eta neska gazteek informatikaren eta teknologiaren arloan parte har dezaten sustatzea ere.

Prestakuntza 2023ko ekainaren 5etik 9ra egingo da 42 Urdulizko instalazioetan (Aita Gotzon kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia), 10:00etatik 14:00etara. Gainera, egunero autobus zerbitzua eskainiko da parte-hartzaileak formaziora eraman eta ekartzeko.

Izena emateko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik. PLAZA MUGATUAK. Prestakuntza eta garraioa doakoak dira, baina 30 euroko fidantza ezartzen da, prestakuntza amaitzean itzuliko dena.

Interesdunek honako inprimaki hau bete beharko dute aurrez izena emateko:

Hurrengo berria

Fakturazioa digitalizatzeko jardunbide egokiak ETEentzat eta autonomoentzat: Ticket BAI eta BATUZ

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua