Model_IA proiektu berritzailea

28/08/2023

Izarra Fundazioa proiektu berritzaile batean ari da lanean, Bizkaian gazteen intereseko esparruetan ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorra sustatzeko, adimen artifizialeko teknologiez baliatuta.

Teknologia funtsezko tresna da gizartean, enpresetan eta ekosistema ekintzailean. Azken urteotan, haren garapenak azkar egin du aurrera, eta enpleguan eragin nabarmena izan du, hazkunderako eta berrikuntzarako aukera berriak eskainiz. Gizartean eta produkzio-sarean aldaketarako potentzial handiena duten aurrerapen teknologikoen artean adimen artifiziala dago. Adimen artifizialean oinarritutako aplikazioen garapen azkarrari esker, prozesu askoren metodologia aldatzen ari da, eta, aldi berean, negozio- eta ekintzailetza-aukera berriak sortzen.

Model_IA Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatutako proiektua da, ekintzailetza eremu jakin batzuetan (kirola, musika eta diseinua) sustatzean eta potentzialean zentratua. Proiektuak ekintzailetza-aukerak, metodologia berriak eta lan-tresnak identifikatu nahi ditu, eremu horiei lotutako eragileek erabil ditzaketenak.

Izarra Fundazioak kultura berritzaile eta ekintzailea sustatzen lan egin du eta lan egiten du, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen lagunduko duen eredu ekonomikoa lortzen laguntzeko, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak lagundutako Pro IoT eta ProgramaTU bezalako proiektuen bidez.

Hurrengo berria

Industria-enpresaren ekoizpen-eraldakerari buruzko jaurdunaldia

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua