Hondakinen kudeaketa: kudeaketa arduratsu baterako gakoak zure enpresan

17/11/2026

Badakizu zure enpresak zer hondakin sortzen dituen eta horietako bakoitzarekin zer betebehar dituzun? Eta ontzien kudeaketa-kostuaren zati bat berreskura daitekeela?

Azaroaren 30ean, 9:00etatik 10:30era, online jardunaldi bat antolatu dugu. Hondakinak behar bezala eta ezustekorik gabe kudeatu nahi dituzten enpresentzat pentsatuta dago.

Zer landuko dugu?

  • Hondakinen sorrera: nola bereizi, gutxitu eta biltegiratu, eta zer dokumentazio eskatzen duten.
  • Hondakinen kudeaketa: hondakinen hierarkia, baimendutako kudeatzaileak eta betebehar dokumentalak.
  • Ontziak: enpresaren betebeharrak eta ontzi-hondakinen kudeaketa-kostuaren zati bat nola berreskuratu.

Amaieran, zalantzak eta galderak egiteko tartea egongo da.

Al final habrá un tiempo para dudas y preguntas.

Datu praktikoak

📅 2026ko azaroaren 30a
🕘 9:00etatik 10:30era
💻 Online. Eman izena hemen.

Eskualdean lehiakortasuna bultzatzeko programari jarraituz Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako jarduera.

Hurrengo berria

Hezibi Programa 2026: 2.000 € arte gazteak zure enpresan kontratatu eta trebatzeko

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua