Gobernuaren ordezkariak Izarra Centreko 'Grabitatea' eta 'IoT' laborategia ezagutu ditu
23/11/2020
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria Ermuan eta Izarra Centre eraikinean izan da gaur goizean. Juan Carlos Abascal herriko alkate sozialistak harrera egin dio Denis Itxasori, berarekin batera egon direlarik Bea Gamiz eta Jose Manuel Lopez bere taldeko kideek, EAJ-PNVko Jol Gisasola bigarren alkateordea, Plangintza Estrategikoko eta Berrikuntzako zuzendari Rosalia Herrera eta GAIA klusterrarren Tomas Iriondo zuzendari nagusia. Eta baita Carlos Totorika alkate ohia ere.
Gobernuko ordezkariak ‘Grabitatea’ bezalako proiektuaren inguruko azalpenak eta jaso ditu, eta zero grabitatea birproduzitzeko hiru ardatzeko makina bat martxan ikusi du, zeina medikuntzaren alorrean erabiltzen ari den. Tomas Iriondok aurkeztu zuen ‘Grabitatea’ proiektuaren xehetasuna eta bilakaera, aurtengo ekainaren 17ko Gai Orokorrei buruzko Informazio Batzordean. Azalpen hori saioaren bideo-akta digitalean ikus daiteke, hirugarren puntuan, 2:41 segundotik hasi eta 39:55era bitartean.
Ondoren, Itxasok Esukadin eta Espainian aitzindari eta bacará de ‘IoT’ (Internet of Things; Internet de la Cosas) laborategia eta erakusketa-espazioa bisitatu ditu Izarra Centren, zeina Ermuko udalaren eta Gaia Euskadiko Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioen Kluster Elkartearen arteko lankidetzari esker muntatu den. Prestatzen ari garen espazio horrek soluzioen katalogo bat eskainiko du, hiriei eta enpresei aukera emango diena beren baliabideen kudeaketan lehiakorragoak eta eraginkorragoak izateko. Eskaria ontzen, kasu praktikoak ezagutzen eta horrelako irtenbideek ekar ditzaketen onurak eta abantailak ikusten lagunduko du. LAB IoT proiektuari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsulta ditzakezue.
Ondoren, taldeak bilera egin du garapen ekonomikoaren eta enpleguaren alorreko udal-estrategia ezagutzeko. Halaber, zuntz optiko ultralasterreko sare neutroaren proiektua, telekomunikazio-konpainia eta -enpresa guztientzat irekita dagoena. Abiatu aurretik Teknotekaren instalazioak bisitatu ditu.