Global Futurizer

18/11/2021

Ermuak eta Izarra Centrek ‘Global Futurizer’ izeneko ekitaldia hartuko dute datorren azaroaren 29an. Dinamika parte-hartzaile eta sortzaile horretan Ermuko gazteria izango da protagonista. Gazteek beren ikuspuntu eta proposamen zehatzak eskaini ahal izango dizkiete Udaleko Garapen Ekonomikoaren arloak proposatutako erronkei. 

Ekitaldia egun bereko bi ordutegitan gauzatuko da, talde bi ezberdinekin. Lehenengo saioa goizez izango da 10:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz. Saio honetan honako erronka hauek landuko dira:

  • Udalerrian tokiko talentua atxikitzeko moduari buruzko ideiak
  • Aro digital honetan gazteek kulturan murgiltzeko dituzten aukerei buruzko hausnarketak

Arratsaldeko saioa 16:00etatik 19:00etara egingo da eta berezitasun nagusi bat izango du: ingelesez egingo baita. Talde honetan lan egiteko zehaztu eta proposatu diren erronkak honako hauek dira:

  • Aro digital honetan gazteek kulturan murgiltzeko dituzten aukerei buruzko hausnarketak
  • Gazteengana iristeko bideak sortzeko moduari buruzko ideiak, gazteen herritarren parte-hartzea indartzeko eta hobetzeko xedez.

Ermuko ‘Global Futurizer’ ekitaldian 16 urtetik gorako edozein gaztek har dezake parte, aldez aurretik honako esteka honetan izena emanda

Hurrengo berria

IoT ekintzailetza-proiektuak sortzeko programa

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua