Gazteen Nazioarteko Eguna

12/08/2023

Abuztuaren 12an, Gazteen Nazioarteko Eguna ospatzen da, gazteek aldaketaren bultzatzaile gisa duten funtsezko eginkizuna aitortzeko.

1999az geroztik, gazteek gure gizarteetan egiten duten ekarpen esanguratsua nabarmentzeko eta baloratzeko aukera bihurtu da data hori. Izarra Centrek konpromisoa hartu du kolektibo horrekin hertsiki lan egiteko, gazteek aldaketarako eragile gisa duten lehentasunezko zeregina aitortuz eta baloratuz.

Izarra Centrek hainbat jarduera egiten ditu gazteriarekiko konpromisoaren esparruan, besteak beste:

STEAM Tallerrak: Gaitasun tekniko eta teknologikoak sustatzeko tailer praktikoak, eskualdeko prestakuntza-zentro, agentzia eta enpresekin lankidetzan, haur eta gazteentzat.

• Ponentziak eta jardunaldiak: Gazteei zuzendutako hainbat gai dituzten ekitaldiak, besteak beste esports eta entretenimendu digitaleko jardunaldiak.

Pro IoT: Dinamikak eta mentoringa, IoT-ren proiektu berritzaileak sortu eta abian jartzeko, Uni Eibar-Ermua eta Armagintza Eskolarekin lankidetzan.

Teknoteka: Teknotekak 16 urtetik gorako pertsonei ikasteko leku bat eskaintzen die, eta bertan banaka edo taldean egin ditzakete lanak.

Elkarregaz Eraikiz: Gazteen prestakuntza-beharrei aurre egiteko topagunea, eskualdeko prestakuntza-zentro, agentzia eta enpresekin lankidetzan. BFA Udalgaztedi hitzarmena.

• Formazioak: Gazteen enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntzak.

• Prestakuntza-tailerrak: teknologia berriak errealitate birtual eta 3D inprimatze gisa sustatzeko prestakuntza praktikoak.

IoT Basque Izarra Lab: IoT-ren arrakasta kasuak erakusten dituen laborategia, non prestakuntza-zentroak eta gazteak joaten diren.

Ezagutzen transferetzia: Ezagutzaren transferentzia: enpresen eta prestakuntza-zentroen arteko lankidetza sustatzea, enpresen errealitatea prestakuntzara hurbiltzeko.

• Model_IA: Adimen artifizialaren bidez gazteen musikaren, diseinuaren eta kirolaren esparruetan berrikuntza, sormena eta kultura ekintzailea sustatzeko proiektua.

ProgramaTU: metodologia berritzaileen bidez gazteen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako programazioko prestakuntza-programa.

Izarra Centre-rentzat ezinbestekoa da gazteekin talentua atxikitzeko eta erakartzeko lan egitea, eurak baitira aldaketaren eragileak.

Hurrengo berria

Model_IA proiektu berritzailea

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua