Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

03/04/2025

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren

Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak Ermua TalenTIC jardunaldien edizio berria zehazten ari dira, zeinak ekainaren 11n eta 12an gauzatuko diren Izarran. Talentua, eraldaketa eta erakundeen arteko aliantzak hizpide izango dira eta gai horien inguruan hausnarketa egin eta amankomunean jarriko aurtengo TalenTIC jardunaldietan. Programa ixtear dago, zehazteke dauden detaile gutxi batzuren faltan. Apuntatu data, ez ahazteko. Antolatzaileek Innpulso Sarearen eta TECH Friendly ingeniaritzaren laguntza dute. Izena-emateko epea zabalik dago eta estekaturik uzten dugun formularioaren bidez egin daiteke.

Programan aurreikusitako edukia

Programak aurreikusten duenez egun horietako bat enpresari eskainiko eta bestea administrazio publikoari. Inaugurazio-hitzaldi bat izango da, gogoeta egiteko, ezagutza partekatzeko eta sinergiak batzeko abiapuntu izango dena foro dinamiko eta aberasgarrian.

Erronka globalei eta horiek industrian duten eraginari buruzko azterketa- eta eztabaida-foroak egongo dira. Erregulazioak, estrategiak eta muga-zergak bezalako erronka goriez hitz egingo da. Gainera, foro sektorial honek harremanak estutzeko eta networking garaian elkar ezagutzeko aukera emango du. Tailer praktikoa eta mahai-inguru bat ere aurreikusi dira, solaskideen parte-hartzearekin.

Ostegunean, etorkizuneko administrazioan talentua erakartzeko eta kudeatzeko politika publikoak izango dira ardatza. Gainera, elkarrizketak eta tailerrak egingo dira ondorioak atera eta saioak itxi aurretik. Laster, programa xehatua izango dugu. Ez galdu, gorde data eta lekua. Adi izan!

Hurrengo berria

HAZILAN+, laneratzeko programa

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua