Ermuko Igogailuen biki digitala
17/12/2021
Ermuko Udalak Ermuko ateak ireki dizkio IMHri (Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusa), Master Digital Manufacturing-eko ikasleek igogailu publikoen Biki Digitala garatu ahal izan dezaten, igogailuen mantentzea hobetzeko. Horretarako, Elektronika eta Adimen Artifizialeko teknologiarik aurreratuenak erabili dira denbora errealeko Biki Digitala eskaintzeko.
Ermuko 3 igogailu publikoren kabinaren barruan sentsoreak instalatu dira, mugimendu bakoitza arakatzeko.
- Goienkale – San Isidro
- Aldapa – Ongarai
- San Pelayo – Aldapa
Alarma-multzo bat definitu eta monitorizatu du:
- Helmugako solairua ez da iritsi..
- Igogailuko ateak ez dira ireki.
- Talka igogailuaren kabinan.
- Soinu-anomalia.
Sartu eta zeure kabuz ikusi
Erabili demo kredentzial hauek:
Erabiltzailea: demo / kodea: Twin2022
Horrela, erantzun-denborak hobetzea eta auzotarrei sarbide-alternatibei buruzko informazioa ematea lortzen da.

Eskerrak eman nahi zaizkie IMHri eta, zehazki, proiektuan parte hartu duten taldeei, egindako lan eta dedikazio handiagatik.