Enpresa-kudeaketari buruzko ikastaroa ekintzaileentzat eta zure proiektua abian jartzeko laguntzak

03/03/2023

Ermuko Udalak Enpresen Kudeaketa ikastaroa antolatu du beste behin, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailarekin elkarlanean. Ekimen honekin, Garapen Ekonomikoko Udal Arloak jarduera ekonomiko berriak martxan jartzen lagundu nahi du.

Prestakuntza-ekintza honen helburua da pertsona ekintzaileek oinarrizko ezagutzak lortzea enpresa-plan bat sortu eta azterketa ekonomiko-finantzarioa egin ahal izateko. Era berean, parte-hartzaileek banakako eta taldeko aholkularitza-orduak izango dituzte.

Ikastaroa 30 ordukoa izango da, eta Izarra Centre eraikinean emango da 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 4ra, 09: 30etik 14: 00etara.

Behin ikastaroa gaindituta, parte-hartzaileek 5.000 eurorainoko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak eskainiak, Langabetuek eta bazterketako arriskuan daudenek enpresak sortzea eta autoenplegua sustatzea programaren esparruan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak norgehiagoka bidez eta erakundeak ezartzen dituen parametroen arabera eskuratzen dira.

Enpresa-kudeaketari buruzko ikastaroa ekintzaileentzat: Izen-emateak zabalik

Prestakuntzan parte hartu nahi duten pertsonek Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta eta langabezian egon behar dute, autonomo gisa alta eman aurretik. Gainera, ikastaroak gutxienez 8 parte-hartzaile izan beharko ditu, eta gehienez 15. Ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat ekarri beharko du prestakuntza-saioetarako.

Ikastaroan izena eman ahal izateko formulario hau bete behar da. https://forms.office.com/e/W5Sen7A93m

Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat pe@udalermua.net helbide elektronikora.

Hurrengo berria

Pro IoT proiektuaren edizio berri bat abian Izarra Centren

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua