EIDE Euskadiko eta Nafarroako Diseinatzaile Grafiko eta Industrialen Elkarteak antolatutako bisitan Sua Estudiora joan da.
OPEN STUDIO BILBAO BIZKAIA hiru egunez garatuko den ate irekien jardunaldia izan da. Bertan diseinu enpresek haien estudioak ireki dituzte a, ikasle, profesional, enpresa eta publiko orokorraren bisita jasotzeko.
2021eko edizioan Sua Estudioak ateak ireki ditu eta bere lan-metodologia, hainbat proiektu eta haren jatorria erakutsi du. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkarrizketa osoa EIDEren Instagramean eskura daiteke.
Izarra Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Enplegua, Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailarekin cofinantzatutako ekintzailetza programa azaroan amaituko da.
Programaren hasieran, gazteek IoTko trebakuntza jaso zuten. Ondoren, inguruko enpresak bisitatu zituzten eta Gauzen Internetek (IoT) eskaintzen duen teknologiaren bidez konpon zitezkeen erronkak identifikatu zituzten. Diziplina anitzeko taldeetan eta mentoring-ari esker egindako lanaren bidez, enpresetan identifikatutako erronken prototipoak garatu ziren.
Programaren azkengo zati honetan, gazteek hirietan oinarritutako erronkak landu dituzte:
Alokairuko bizikletak kudeatzeko sistema. Airearen kalitatearen monitorizazioa eta garbiketa sistema. Argitasunaren erregulazio automatizatua.
Azkenik, publikoki eskertu nahi da programan parte hartu dutenek egindako lana eta inplikazioa: enpresa parte-hartzaileak, prestakuntza-zentroak, ikasleak, aholkulariak eta Bizkaiko Foru Aldundia.
Ermuak eta Izarra Centrek ‘Global Futurizer’ izeneko ekitaldia hartuko dute datorren azaroaren 29an. Dinamika parte-hartzaile eta sortzaile horretan Ermuko gazteria izango da protagonista. Gazteek beren ikuspuntu eta proposamen zehatzak eskaini ahal izango dizkiete Udaleko Garapen Ekonomikoaren arloak proposatutako erronkei.
Ekitaldia egun bereko bi ordutegitan gauzatuko da, talde bi ezberdinekin. Lehenengo saioa goizez izango da 10:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz. Saio honetan honako erronka hauek landuko dira:
Udalerrian tokiko talentua atxikitzeko moduari buruzko ideiak
Aro digital honetan gazteek kulturan murgiltzeko dituzten aukerei buruzko hausnarketak
Arratsaldeko saioa 16:00etatik 19:00etara egingo da eta berezitasun nagusi bat izango du: ingelesez egingo baita. Talde honetan lan egiteko zehaztu eta proposatu diren erronkak honako hauek dira:
Aro digital honetan gazteek kulturan murgiltzeko dituzten aukerei buruzko hausnarketak
Gazteengana iristeko bideak sortzeko moduari buruzko ideiak, gazteen herritarren parte-hartzea indartzeko eta hobetzeko xedez.
Ermuko ‘Global Futurizer’ ekitaldian 16 urtetik gorako edozein gaztek har dezake parte, aldez aurretik honako esteka honetan izena emanda
Prestakuntza eta start-upen arteko topaketa Izarra Centren
13/04/2021
BerriUpek, Euskadiko lehen enpresen azeleragailu pribatuak, start-upentzat jardunaldia antolatu du datorren ostiralean, apirilaren 16an, Izarra Centren. Ekimen horren bidez, batetik, prestakuntza eskaini nahi da hainbat proiektu bultzatzeko, eta, bestetik, networkinga sustatu nahi da hasten ari diren enpresen artean.
Jardunaldiaren lehen zatian, BerriUpen enpresen azelerazio programaren 12. edizioko proiektu irabazleak bilduko dira, eta ekimenaren zuzendaritzaren eta aholkularien prestakuntza-saioa jasoko dute. Azken edizioko start-up irabazleak Miru Studio (argitalpen- eta posizionamendu-zerbitzuak eskaintzen dizkie estudioei eta bideo-jokoen garatzaileei, errealitate birtualean) eta Almotech izan dira. Azken horrek etxean erabilitako olioa erraz balorizatzea ahalbidetzen duen etxetresna elektrikoa garatu du, erabilera desberdinetarako xaboi likidoa lortuz.
Bigarren blokean, 15:00etatik aurrera, pitch & beer topaketa garatuko da; networking gune bat izango da, BerriUpen programan parte hartu duten start-upek beren proiektua Izarra Centreko mintegiko enpresei ezagutarazteko, eta alderantziz. Horrela, enpresa berritzaileak bildu eta elkarren artean hurbildu nahi dira, haien artean eta inguruko industria-ehunarekin harreman zuzena izan dezaten.
Programa berrirako deialdia zabalik
BerriUpek hasiera eman dio gaur, apirilak 9, enpresen azelerazio programaren 13. edizioari. Ekimen honetan parte hartu nahi duten proiektu berritzaile guztiek maiatzaren 23ra arte bete dezakete izen-ematea esteka honen bidez.
Lankidetza eta kooperazioa, 4.0 industriara jauzi egiteko ardatzak
27/02/2020
4.0 erakundeak – Teknologiatik haratago jardunaldia hasi da gaur osteguna, otsailak 27, Izarra Centren. Ermuko Udalak antolatu du ekitaldia, Innpulso Sarearekin batera, eta pertsonek laugarren industria-iraultzak (4.0) dakarren trantsiziora egokitzeko dituzten gaitasunak eta beharrak ditu ardatz. Era berean, aldaketa horrek pertsonengan duen eragina neurtu nahi da, aurrerapen teknologikoak hartzeari dagokionez.
09:30ean hasi da jardunaldia erakundeen ongietorria eginez. Bertan izan dira Innpulso Sareko presidente eta Ermuko alkatea, Juan Carlos Abascal, Teresa Riesgo Berrikuntzako Espainiako Idazkari Nagusia, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua, eta Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industria Garapeneko zuzendaria.
Minutu batzuk lehenago, Juan Carlos Abascalek prentsaurrekoari ekin dio. Bertaratu direnei eta ekitaldiari hasiera eman dioten ordezkariei eskerrak emanez hasi du bere hizketaldia, erakundeen arteko lankidetzagatik eta kooperazioagatik. Ermuko alkateak azaldu duenez, teknologia “ekonomia zirkularra, hondakinen kudeaketa edota zahartzea bezalako gizarte erronkei aurre egiteko tresna garrantzitsua” da, baina garrantzitsuena “pertsonak” direla azpimarratu du. “Dugun onena eskainiz, gizarte eraginkorragoa eta berdintasunezkoagoa eraikiko dugu, eta horixe izango da Administrazio Publikoaren erronka nagusia”.
Teresa Laespaga Enpleguko Foru Diputatuak adierazi du gizartean aurre egiteko beharrezkoa dela “lankidetzan aritzea eta sareak osatzea”, betiere “hiritarren bizi kalitateari begira”. “Teknologiak pertsonen bizitza duintzen laguntzen du eta bidea errazten du, eta bidezko trantsizioa egin behar dugu 4.0 industriarantz”, azaldu du.
Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industria Garapeneko zuzendariak 4.0 industria “Euskadirentzat erronka handia” izango dela azpimarratu du, ekonomian eta enpleguan duen indarra dela eta. Abascalen haritik, paradigma aldaketa honetan pertsonek izango duten garrantziaz mintzatu da Amundarain: “egiteko, antolatzeko eta elkarren artean harremantzeko moduak aldatu arren, pertsonak dira ardatza”. “Askok jada hasi dute 4.0 industriara bidea, eta guztion artean, elkarrekin eman behar ditugu pausoak”, zehaztu du.
Teresa Riesgo Estatuko Berrikuntza Idazkariak berrikuntza hitzaren definizio zehatz batean sakondu nahi izan du; horren arabera, “berrikuntza ezagutzatik dator, baina ez beti zientziari lotuta, eta gainera balioa sortzen du, baina ez beti ekonomikoa soilik”. “Erakundeek beste parametro batzuen arabera egin behar dituzte ebaluazioak, adierazle ekonomikoez gain beste hainbat datu behar baitira”, azaldu du. Riesgoren hitzetan, 4.0 industriara jauzi egiteko, “tokiko administrazioen arteko lankidetza berebizikoa da, herritarrei entzunez”.
Goiz osoan zehar, erakundeetako ordezkariek eta 4.0 ekosistemarekin eta enpresen digitalizazioarekin lotutako adituek parte hartuko dute topaketan, hitzaldi-bloke, mahai-inguru eta lan-dinamika ezberdinetan banatuta. Helburu nagusia pertsonek 4.0 mundura egokitzeko duten gaitasunari eta trantsizio horren eta aurrerapen teknologikoak hartzearen eraginari buruzko esperientziak partekatzea da.