BerriUP!, start-up-en arteko topaketa Izarra Centren

29/03/2022

BerriUpek, Euskadiko enpresen lehen azeleratzaile pribatuak, prestakuntza- eta topaketa-jardunaldi bat antolatu du apirilaren 7an, osteguna, Izarra Centren. Sortzen ari diren enpresen arteko networkinga sustatu nahi duen ekimena da.

Azken edizioko star-tup irabazleak

  • Mansion Games, bideo-jokoen garatzaile indieak;
  • Aglaya Events, ekitaldi eta metabertso korporatiboak egiteko plataforma;
  • Dryfing, neoprenozko jantziak garbitzeko, lehortzeko eta desinfektatzeko makinak diseinatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatzeko proiektua.
  • Powerful Tree, nekazaritza-parkeak sustatzea helburu duen ekimena, landareak eta laboreak hobetzeko, lurzoruaren erabilera nekazaritza-ekoizpenerako eta energia garbirako konbinatuz.

Pitch & beer bat garatuko da, networking-gune bat, BerriUp programan parte hartu duten start-up-ek beren proiektuaren berri eman diezaieten Izarra Centreko mintegiko enpresei, eta alderantziz.

start-up-en arteko topaketa BerriUp

Izarra Centreko start-up topaketa-jardunaldi honen bidez, enpresa berritzaileak bildu eta hurbildu nahi dira, haien artean eta inguruko industria-sarearekin harreman zuzena izan dezaten.

Galdu nahi ez baduzu, eman izena hemen.

Eguna: apirilaren 7a

Ordua: 15: 00etatik 17: 00etara

Lekua: Izarra Centre (Ermua) 4. solairua

Hurrengo berria

HG DEVELOPERSek bi kasu arrakastatsu aurkeztu ditu industriarako software-soluzioen garapean

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua