Aurkezpena: irtenbide digitalak industria-enpresetan

14/11/2022

Azaroaren 24an, osteguna, jardunaldi bat egingo da Izarra Centre-n, industria-enpresa txiki eta ertainei zuzendutako digitalizazio-kasu arrakastatsuen berri emateko.

Digitalizazio-adibideek industria-enpresetan lehiakortasuna hobetzera bideratutako soluzio digitalen ezarpena erakutsiko dute.

Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Suspertu Digitala programaren barruan egingo da, Arratia (Errota) eta Leartibai ekonomia sustatzeko agentziekin batera.

Erakusketa-tailerra eskualde guztietan egingo da aldi berean, hau da, agentzia bakoitzak leku fisiko batera eramango ditu bere enpresak, eta toki horretatik, aldi berean, hizlari bakoitzarekin konexio telematiko bat egingo da.

Kasu arrakastatsuak aurkezteko formatuari dagokionez, enpresaren kasu erreal bakoitzaren aurkezpenak 5 minutuko iraupena du, horrela erakargarriagoa eta atseginagoa izan dadin bertaratutakoentzat.

Ermuan, Udaleko ordezkariek aurkeztuko dute ekitaldia, Izarra Centre Enpresa Zentroko 5. solairuan.

Kasu arrakastatsuak prozesu industrialetara bideratuko dira, eta 3 azpikategoria izango dituzte:

  1. Industria-prozesuak dinamizatzea,
  2. Industria-aktiboen monitorizazioa eta prebentziozko mantentzea eta
  3. Ekoizpen arduratsua.

Industria-enpresetako soluzio digitalei buruzko jardunaldiaren edukia programa honetan aurreikusitakoaren arabera xehatuko da:

9: 30-11: 00 | AZAROAK 10 | Lekua: IZARRA CENTRE (Ermua)

  • 9: 30-9: 35 Ongietorria eta aurkezpena
  • 9: 35-9: 40 Taladrina-deposituak kontrolatzea, aktiboak geolokalizea eta pintaketa tuneleko arazoak. NEXMACHINA SOLUTIONS, S. L.
  • 9: 40-9: 45 Produkzio-plangintza optimizatzea. HUPI IBERICA, S. L.
  • 9: 45-9: 50 Tresnak prestatzeko eta muntatzeko prozesuen kontrola hobetzea, RTLS teknologia erabiliz. DEUSTO SEIDOR.
  • 9: 50-9: 55 Produkzio-planta denbora errealean kudeatzea, kontrolatzea eta monitorizatzea. IBERMÁTICA
  • 9: 55-10: 00 Produkzio-prozesuen monitorizazio aurreratua eta simulazioa. IMMERSIA DATA VISUALIZATION
  • 10: 00-10: 05 Esku-eragiketen eta eragiketa automatizatuen kudeatzaileari eta langileari laguntzeko sistemak. SISTEPLANT, S.L.
  • 10: 05-10: 10 Prozesu logistikoak eta biltegikoak digitalizatzea eta monitorizatzea. ATE INFORMÁTICA, SA
  • 10: 10-10: 15 Industria-estanpazioko prentsen sentsorizazioa eta datu-bilketa. KENTRONIC TECHNOLOGY SL
  • 10: 15-10: 20 Makineria industrialaren monitorizazioa. PURPLE BLOB, S.L.
  • 10: 20-10: 25 Ekipo birakarien monitorizazio adimenduna. SIEMSA.
  • 10: 25-10: 30 Industria-aktiboen erabileraren monitorizazioa eta mantentze prediktiboa. ULMA EMBEDDED. S. KOOP
  • 10: 30-10: 35 SAAM: Mantentze-lanetan Laguntzeko Sistema Aurreratua eta ATR: Urruneko Laguntzaile Teknikoa. INNOVAE GROUP
  • 10: 35-10: 40 Aktiboen Aurkikuntza eta Kudeaketa Zibersegururako Plataforma. PERSEUS
  • 10: 40-10: 45 Energia-kontsumoaren monitorizazioa. D & A INNOVATIVE SYSTEMS
  • 10: 45-10: 50 Energia-kontsumoaren monitorizazioa. AMPER
  • 10: 50-11: 00 Ondorioak eta hurrengo urratsak. Galde-eskeak.

INSKRIPZIOA: HEMEN

Hurrengo berria

Izarra Centre, enpresentzako berrikuntzarako laguntzen erreferentziazko polo teknologikoa.

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua