Hondakinen kudeaketa: kudeaketa arduratsu baterako gakoak zure enpresan
17/11/2026
Badakizu zure enpresak zer hondakin sortzen dituen eta horietako bakoitzarekin zer betebehar dituzun? Eta ontzien kudeaketa-kostuaren zati bat berreskura daitekeela?
Azaroaren 30ean, 9:00etatik 10:30era, online jardunaldi bat antolatu dugu. Hondakinak behar bezala eta ezustekorik gabe kudeatu nahi dituzten enpresentzat pentsatuta dago.
Zer landuko dugu?
- Hondakinen sorrera: nola bereizi, gutxitu eta biltegiratu, eta zer dokumentazio eskatzen duten.
- Hondakinen kudeaketa: hondakinen hierarkia, baimendutako kudeatzaileak eta betebehar dokumentalak.
- Ontziak: enpresaren betebeharrak eta ontzi-hondakinen kudeaketa-kostuaren zati bat nola berreskuratu.
Amaieran, zalantzak eta galderak egiteko tartea egongo da.
Al final habrá un tiempo para dudas y preguntas.


Datu praktikoak
📅 2026ko azaroaren 30a
🕘 9:00etatik 10:30era
💻 Online. Eman izena hemen.
Eskualdean lehiakortasuna bultzatzeko programari jarraituz Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako jarduera.
