Izarra Centre, enpresentzako berrikuntzarako laguntzen erreferentziazko polo teknologikoa.

30/11/2022

Izarra Centre digitalizazioko polo teknologiko arrakastatsuenetako bat da enpresentzako eta ekintzaileentzako proiektuen kudeaketan eta berrikuntzarako laguntzetan.

Aurten ere, Ermuko Udaleko Tokiko Garapen Arloak, Izarra Centre organoaren bidez, 7 berrikuntza-proiektu baino gehiago bultzatu ditu enpresentzat eta ekintzaileentzat.

Kudeatutako programen artean, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan garatutakoak nabarmentzen dira; horiei esker, Ermuko 5 enpresak finantzaketa-, prestakuntza- eta aholkularitza-iturriak eskuratu ahal izan dituzte berrikuntza eta digitalizaziorako.

Berrikuntzaren arloko programarik garrantzitsuenetako bat Haziinnova da. Hazinnova proiektu berritzaileei aurre egiteko behar diren baliabideei estaldura emateko sortu zen, eta doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da, lana antolatzeko modu berriak edo enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak ezartzen laguntzeko.

Hazinnova programak estaldura eskaintzen du enpresa-arlo hauen inguruko berrikuntza-proiektuak bultzatzeko: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta kudeaketa.

Haziinova: 2.760.000€ berrikuntzarako laguntzetan 2022an

Bi ekitalditan, orain arte, Ermuko 6 enpresak baliatu ahal izan dute programa hori, eta 2022an 2.760.000 euroko diru-kopura izan du guztira. Deialdi honetan eskabidea aurkeztu nahi duten enpresek abenduaren 1era arte aurkez dezakete.

2022an, Izarra Centrek beste arlo batean ere izan du trakzio-eginkizuna: autonomoentzako eta ETEentzako digitalizaziora bideratutako prestakuntza.

Digitalizazio tailerrak, Izarra Centrek prestakuntzaren alde egindako apustua

SPRIrekin lankidetzan, Izarra Centre izan da autonomoentzako eta ETEentzako digitalizazio-tailerren egoitza Ermuan.

Prestakuntza praktiko horietan, aholkulari-taldeak babestu egin ditu parte-hartzaileak, eta prozesuak optimizatzen, potentziala hobetzen eta bezeroei balio handiagoa ematen irakatsi die, kasu bakoitzerako egokienak diren teknologien bidez eta horiek berehala ezarriz, negozioaren eraldaketa digitalean aurrera egiteko.

Siguiente noticia

Izarra Centre, polo tecnológico de referencia en ayudas a la innovación para empresas.

Ver noticia

¿Quieres saber más?

Contáctanos sin miedo, estaremos encantados de conocerte.
Contacto