We Make Debabarrena! STEAM erronka: sari banaketa

13/06/2022

STEAM We Make Debabarrena! Erronkaren balantzea erabateko arrakastatzat har daiteke.

Joan den ostiralean, ekainaren 3an, parte hartu zuten ikastetxeei sariak emateko ekitaldia egin zen Izarra Centren.

Ikastetxe irabazleak hauek izan ziren:

Goizeko Izarra LH4, bideo honekin parte hartu zutenak:

Luzaro HLHI LH6. Jarraian ikus daiteke haren pieza:

Eta azkenik, LA SALLE AZITAIN DBH3, bere bideoa aurkeztu zuena:

Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, Gilen Garcia Debako alkate eta Debegesako lehendakariak eta Nagore Ruiz de Escuderok banatu zituzten sariak.

We Make Debabarrena! "STEAM erronka: sari banaketa

Debabarrena STEAM Erronkak eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar zientzia eta teknologiaren arloan egindako proiektuak jasotzen ditu. Erronka honen helburua da ikasleek eta ikastetxeek STEAM bokazioak sustatuz egiten duten ahalegina erakustea eta hezkuntzan STEAM balioa ematea.

Aurtengo edizioan eskualdeko 8 ikastetxetatik 18 esperimentu jaso dira: Debako LUZARO HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Ermuko Anaitasuna Ikastola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola eta Eibarko La Salle Azitain eskola.

Hurrengo berria

Izarra Centren dauden enpresentzako laguntzak

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua