26/02/2022
Gaiak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera eta Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioarekin eta Ermuko Udalaren laguntzarekin batera, «PTD. Bizkaiko ETEen Eraldaketa Digitalerako Proiektu Pilotuak», proiektuaren emaitzak aurkeztu zituen, Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF) egindako TransDi jardunaldian. Proiektu horretan, Eraldaketa Digitalerako proiektu pilotuak hedatu zituzten zortzi enpresak hartu zuten parte: Orbea, Decomesa, Egikor, Imag, Mideos, Vaillant, Stlantis eta Jica. Hilabete batzuetako esperimentazioaren ondoren, Smart Industry alorrean izandako arrakasta kasuak azaldu dituzte. Zortzi enpresetatik sei Ermua – Mallabikoak dira, eta azpimarratzekoa da tokiko industriak digitalizazioan aurrera egiteko duen konpromisoa.
Jardunaldiak soluzio ezberdinak eta praktika onak partekatzeko topagunea izan nahi zuen, enpresen arteko lankidetzaren bidez negozio-aukera berriak identifikatzea ahalbidetzeko asmoz.
Informazio gehiago esteka honetanhttps://gaia.es/event/jornada-transdi-proyectos-piloto-para-la-transformacion-digital-de-pymes-de-bizkaia-2022-02-24-97/register