IoT ekintzailetza-proiektuak sortzeko programa

22/11/2021

Izarra Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Enplegua, Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailarekin cofinantzatutako ekintzailetza programa azaroan amaituko da.

Programaren hasieran, gazteek IoTko trebakuntza jaso zuten. Ondoren, inguruko enpresak bisitatu zituzten eta Gauzen Internetek (IoT) eskaintzen duen teknologiaren bidez konpon zitezkeen erronkak identifikatu zituzten. Diziplina anitzeko taldeetan eta mentoring-ari esker egindako lanaren bidez, enpresetan identifikatutako erronken prototipoak garatu ziren.

Programaren azkengo zati honetan, gazteek hirietan oinarritutako erronkak landu dituzte:

Alokairuko bizikletak kudeatzeko sistema.
Airearen kalitatearen monitorizazioa eta garbiketa sistema.
Argitasunaren erregulazio automatizatua.

Azkenik, publikoki eskertu nahi da programan parte hartu dutenek egindako lana eta inplikazioa: enpresa parte-hartzaileak, prestakuntza-zentroak, ikasleak, aholkulariak eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Hurrengo berria

EIDEk Sua Estudioa Bisitatu du

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua