Iberdrolak IoTBASQUE Izarra LAB Laborategia bisitatu du
18/03/2022
Izarra Centrek, GAIA Ezagutzaren Industrien eta Teknologia Aplikatuaren Klusterraren eskutik, Iberdrolaren bisita hartu du. Bisita honen helburua IoTBASQUE Izarra LAB Laborategia eta bertan parte hartzen duten enpresen arrakasta-kasuak ezagutzea izan da.
Lan-saio honek bi zati izan ditu: lehenengoa, Iberdrolak IoT Laborategia eta Ermuko Udala eta GAIA hedatzen ari diren estrategia publiko-pribatua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du; bigarrena, Embeblue, PurpleBlob Sl, ULMA Embedded, Nexmachina, Artetxe Group eta HUPI enpresek heuren arrakasta kasuak aurkeztu dituzte.
IoTBASQUE Izarra LAB laborategiak erreferentziazko gunea izan nahi du, enpresei digitalizazioan eta soluzio teknologikoen integrazioan laguntzeko, beren baliabideen kudeaketan lehiakorragoak eta eraginkorragoak izan daitezen. Esperimentaziorako gune bat da, kasu praktikoak ezagutzeko eta soluzio hauek zer onura eta abantaila ekar ditzaketen ikusteko. Industria eta baliabide digitalak eta teknologikoak uztartzea da asmoa, laugarren industria-iraultzari erantzuteko.