Hobetu zure enplegagarritasuna urrunetik lan egiteko prestakuntzarekin
09/10/2024
Zure lan-aukerak hobetu nahi dituzu?
Langabezian bazaude edo enplegu bat aurkitzeko edo mantentzeko zailtasunak badituzu, Ermuko Udalak eta Lanbidek aukera paregabea eskaintzen dizute prestatzeko eta zure lan-etorkizuna alda dezakeen akreditazio profesional bat lortzeko.
Zer eskaintzen dizugu?
Urruneko moduan lan egiteko eta lan-merkatu digitalaren eskaera berrietara egokitzeko beharrezkoak diren trebetasunez hornitzeko diseinatuta dago doako ikastaro hau. Amaitzean, profesionaltasun-ziurtagiria eta konpetentzia espezializaatuak lortuko dituzu, eta horrek lan-aukera berrietarako ateak irekiko dizkizu, gaitasun digitalak eta telelana gero eta gehiago baloratzen dituen ingurune batean.
Zergatik eman beharko zenuke izena?
- Ziurtagiri ofiziala: Profesionaltasun-ziurtagiri aitortua lortuko duzu, zure curriculuma hobetzen eta zure enplegu-aukerak areagotutzen dituena.
- Akreditazio profesionala: Balidatu telelanean dituzun gaitasunak eta konpetentzia digitalak, gaur egungo lan-mundurako prest zaudela erakusteko.
- Praktikak: Prestakuntza teorikoaz gain, praktikak egingo dituzu, ikasitakoa aplikatzeko eta lanbide-ingurune batean benetako esperientzia lortzeko..
Norentzat da?
Ikastaro hau honako hauei zuzenduta dago:
- Lehen lan-aukera bilatzen duten gazteak.
- Enplegu-aukerak hobetu nahi dituzten emakumeak.
- Luzaroko langabeak.
- 45 urtetik gorakoak, gaitasunak eguneratu eta enplegagarritasuna hobetu nahi dutenak.
Ikastaroaren xehetasunak:
📅 Hasiera-eguna: Azaroaren 4a
🏢 Lekua: Ermuko enplegu-zentroa
💻 Modalitatea: Presentziala
⏳ Iraupena: 560 ordu
Eman izena eta hobetu zure etorkizuna
Ez utzi prestakuntza egiaztatua lortzeko eta egungo ingurune digitalean lan egiteko prestatuko zaituzten benetako praktikak egiteko aukera hori pasatzen. Informa zaitez: centroempleo@udalermua.net
Plaza mugatuak!