Hazinnova 2025 programa zabalik
08/05/2025
Hazinnova: Lehen pausoa zure ETEan berrikuntza erraz eta eraginkor baten bidez abiarazteko
Euskadin enpresa txiki edo ertain bat baduzu eta zure lehiakortasuna hobetu nahi baduzu inbertsio handirik edo tramite konplexurik gabe, HAZINNOVA programa zuretzat da.
SPRI eta Eusko Jaurlaritza sustatutako programa honek %100 doako aholkularitza espezializatua eskaintzen du, zure ETEak 3 hilabeteko epean mikroproiektu berritzaile bat gauzatu dezan, enpresarentzat inolako kosturik gabe (4.000 €-ko balioa).
Norentzat da?
5 eta 249 langile artean dituzten ETEentzat, Euskadin kokatuak eta sektore industrialean edo erlazionatutako zerbitzuetan aritzen direnak (TICak, arkitektura, aholkularitza, garraioa, handizkako merkataritza, kultura, etab.).
Zer hobetu dezakezu HAZINNOVArekin?
Hazinnova programak bederatzi arlo estrategikotan laguntzen dizu:
- Produktu eta merkatuaren garapena
- Bezeroen fidelizazioa eta estrategia komertzial berriak
- Produkzio eta logistika jasangarria
- Talentuaren kudeaketa eta enpresa-kultura
- Prozesu administratibo eta finantzarioak
Helburua? Eraginkortasuna handitzea, kostuak murriztea eta erronka berrietara egokitzea.
Zer eskaintzen du HAZINNOVAk?
✅ Aholkularitza pertsonalizatua
✅ 4.000 €-tan baloratua dagoen laguntza espezializatua
✅ Emaitza azkarrak (3 hilabetetan)
✅ Izapide sinplifikatuak eta errazak
📅 Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 29ra arte
👉 Informazio gehiago eta izen-ematea: www.spri.eus/eu/laguntzak/hazinnova
ℹ️ Informazio gehiago edo laguntza eskatzeko: pe@udalermua.net