Berrikuntzako eragileak, tokiko berrikuntza sustatzeko laguntza

02/03/2022

Udalak, azken urteotan, berrikuntza-politiken eragile nagusi bihurtu dira, bai sustapenagatik, bai herritarren bizitzan eragin positiboa duten kontzeptu berriak garatu eta hedatzeagatik.

Zalantzarik gabe, politika berritzaileak sustatzeko eragile gero eta aktiboagoak dira hainbat arrazoi medio. Hala nola, berrikuntzaren erosketa publikoa garatzean, ETEei eta ekintzaileei laguntzean edo berrikuntza-irizpideak definitzean.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ustez, berebiziko garrantzia du gaitasun horiek indartzeak, eta Innpulso Sareko kide diren udalei diru-laguntza bat eman die tokiko berrikuntza-eragileen kontratazioa finantzatzeko.

Ermuko Udalak, Sareko kide gisa, diru-laguntza hau jaso du eta hurrengo egunetan hautaketa prozesua burutuko du.

Interesatuta zaude? Klikatu esteka honetan:

https://www.ermua.es/abiapuntu/DetalleTablon.aspx?id=4454

Hurrengo berria

Ostiral teknologikoak martxoan itzuli dira

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua