27/05/2022





Ekainaren 9an eta 10ean, Ermua TalentIC jardunaldiak ospatuko ditugu Izarra Centren, Talentua eta Berrikuntza hiriaren motor gisa lelopean.



La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es bannertalentic_Mesa-de-trabajo-1-1024x577.png



Gure hiriak espazio inklusibo, jasangarri eta berritzaileagoak bihurtzeko, argi dago gaur, inoiz baino gehiago, talentua identifikatu, erakarri eta indartu behar dugula.

Horixe izango da, hain zuzen ere, ekainaren 9an eta 10ean Ermuan egingo diren jardunaldien gaia, “Ermua TalentIC, Talentua eta Berrikuntza Hiriko Motore” izenburupean.

Bi egunez, hainbat eragilen ikuspegia azalduko da, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta lan-saioak eginez. Horietan, hirien garapen-prozesuarekin lotutako erronkak eta aukerak aztertuko dira, talentuaren, berrikuntzaren eta teknologia uztartuz.

Programak, besteak beste, honako hauek jasoko ditu: tokiko ikuspegia , hiri-adimenari buruzko hitzaldi eta hausnarketa bat, hiriaren eta talentuaren inguruko elkarrizketak, hiri-laborategien esperientziak eta City Labs tailerra, etab. parte-hartzaileak hiri-gobernantza birpentsatzera animatuko dituzten ideiak eskainiaz.

Jardunaldiak Izarra Centre-ren 10. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen dira. Hamar urte bete ditu, eta berrikuntza, ikerketa eta garapena sustatzeko Ermuak duen gunea da Izarra Centre. Enpresa, eragile ekonomiko eta sozialentzat erreferentziazko espazioa alegia.

Egitarau osoa formatu presentzialean baino ez da egingo.

Izen EMATEAK:  bit.ly/ERMUA-TalentIC 

Hegitaraua Hemen

Hurrengo berria

We Make Debabarrena! STEAM erronka: irabazleei sariak banatu zaizkie Izarra Centren

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua