Durangaldeak berriz ere Precious Plastic-ean apustua egiten du, gasteen dinamizazioan ingurumenaren eta garapen iraunkorraren alde
26/10/2022
Gaztedi Durangaldeak, Precious Plastic programako proiektuen lehiaketaren bidez, gazte taldeak koordinatuko ditu, ingurumenaren aldeko kontzientziazioa eta plastikoaren aurkako ekimenak bultzatzeko jarduerekin.
Precious Plastic mundu osoko ehunka pertsonen komunitate globala da, hondakin plastikoek sortutako kutsaduraren konponbidearen alde lan egiten duena.
Garapen Iraunkorreko Helburuak betez, parte hartzen duten gazteek egindako jarduerak honako fase hauen bidez egingo dira:
Precious Plastic Gaztedi Durangaldea proiektuaren faseak:
- 1. fasea: urriak 17-31. Analisia eta definizioa.
Merkatuaren eta problematikaren azterketa, informazio kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsuena lortzeko eta antolatzeko. - 2. fasea: urriak 31-azaroak 18. Asmatzea eta hautatzea.
Arazorako eta merkaturako negozio egokiaren ideia edo kontzeptua identifikatzea. Balio-proposamena, bezeroak, kostuak, diru-sarrerak eta abar zehaztuko dira. - 3. fasea: azaroak 18 abenduak 9. Prototipoak egitea.
Negozio-ideia hautatu ondoren, horren prototipo bat egingo da, bezero potentzialekin testeatzeko eta industria-eskalara igaro aurretik hobekuntzak identifikatzeko. - 4. fasea: abenduak 9 urtarrilak 30. Abiaraztea eta komunikatzea.
Produktuaren edo zerbitzuaren azken bertsioarekin merkaturatuko da, pixkanaka sartzeko komunikazio-estrategia ezin hobeen bidez, proiektua ekonomikoki bideragarri eginez.
Proiektu finalisten erakusketa eta sari banaketa martxoaren lehen astean egingo da.
Gaztedi Durangaldea Precious Plastic-en parte hartu duten ikastetxeak:
- San Antonio Ikastetxe
- Lauaxeta Ikastola
- IES Ermua BHI
- Txintxirri Ikastola
- IES Orobiogoitia BHI
- Nevers Ikastetxea
- IES Urritxe BHI
- IES Elorrio BHI
- CIFP Iurreta LHII
- Maristak Durango Ikastetxea
- CIFP Zornotza LHII