Bisita profesionala Tenneco Automotive enpresara

14/10/2025

πŸ“… 2025eko urriaren 30a
πŸ•˜ 9:00 – 11:00
πŸ“ Uretako Industrialdea, Ermua
πŸ“ Ikusi kokapena Google Maps-en


πŸ’‘ Aukera paregabea digitalizazioaren praktika onak in situ ezagutzeko

Tenneco Automotive Ermun bere ateak irekiko ditu digitalizazio industrialaren eta datuen kudeaketaren arloan garatu dituzten berrikuntza eta hobekuntzak erakusteko.

Tenneco mundu mailako fabrikatzaile eta hornitzaile nagusietako bat da, automobilgintzarako eta kamioientzako teknologiak, osagaiak eta sistemak garatzen dituena. Horrez gain, jarduera du energia-sorkuntza, aeroespaziala, itsas, tren eta industria-sektoreetan ere.

Enpresak lau negozio-arlo ditu: Clean Air, Powertrain, Performance Solutions eta DRiV. Ermun kokatutako plantan, automobilgintzako esekidura elektronikoak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen dira mundu osorako. Plantak bere berrikuntza-estrategia etorkizuneko mugikortasun globalaren erronkei egokitzen die, eraginkortasuna, kalitatea eta jasangarritasuna hobetzeko teknologia berriak garatuz.


πŸš€ Digitalizazio industrialeko arrakasta-kasuak

Bisitan zehar, parte-hartzaileek zuzenean ezagutu ahal izango dute Tennecok nola txertatu dituen tresna digital aurreratuak bere ekoizpen-prozesuak optimizatzeko:

  • πŸ“Š Datuen bilketa eta produktuaren erregistro elektronikoa.
  • πŸ‘οΈ Ikusmen artifiziala, produktuaren kalitate-kontrolean aplikatua.
  • 🧠 Datuen kudeaketa, Power BI bidez lantegiko azterketa eta jarraipenerako.
  • βš™οΈ Higaduraren monitorizazioa eta mantentze prediktiboa.
  • 🧴 Pintura-prozesuaren sentsorizazioa.
  • 🚨 Alarmen eta gorabeheren kudeaketa adimenduna.

Ekintza horiek erakusten dute digitalizazioak nola lagun dezakeen modu eraginkorrean lehiakortasuna, kalitatea eta jasangarritasuna hobetzen industria ekoizlean.


πŸ—“οΈ Jardunaldiaren programa

  • 09:00 – Ongietorria enpresaren harreran.
  • 09:10 – 10:50 – Lantegiko bisita gidatua, Gorka Azpilikuetaren eskutik, digitalizazioaren arrakasta-kasuen azalpenarekin.
  • 10:50 – Amaiera eta kafe-networkinga.

Sarreran, kanpoko kontrol-bulegoan identifikazio-txartel pertsonala emango da, eta bisita osoan zehar eraman beharko da.

Izena eman ondoren, baieztapen-mezu bat jasoko duzu.


πŸ’¬ Aukera bikaina industriako enpresa aitzindari batek nola txertatzen duen digitalizazioa bere eguneroko jardunean ezagutzeko β€” eraginkortasuna, lehiakortasuna eta jasangarritasuna irabazteko bidean.

Bizkaiko garapen agentziek antolatu dute jardunaldi hau, Bizkaia Orekan Sakunduz Sarearen esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin bizkaiko enpresetara zuzenduta.

Hurrengo berria

Tailer praktikoak: LinkedIn enpresentzat, ekintzaileentzat eta autonomoentzat

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua