Zer eskaintzen dugu?
Zuretzako leku bat dugu, leku egoki batean, guztiaren erdian. Gertu eta ondo komunikatuta EAEko hiru hiriburuekin.
Ekin
Konta iezaguzu, zer behar duzu? Zure negozioa garatzen jarraitzeko leku pribatu bat? Hazteko leku gehiago? Izarra Centre zure lekua da.
Leku egokiak ditugu. Zuntz ultra-zabaleko konexioa duen azpiegitura modernoa eta mentoring zerbitzua kontrastatua (eskarmentuduna).
Berritu
Berrikuntza beharrezkoa da merkatu lehiakorretan bizirauteko. Berritzeak hazten eta edozein egoeratara egokitzen laguntzen du, arrakasta izateko bermearekin. Arlo horretan lan egiten duten erakundeekin elkarlanean ari gara, eta zu ere horren parte izatea nahi dugu.
Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatu nahi ditugu, erakundeen arteko lankidetza publikoa eta pribatua garatu, I+G+b eremu publikoan zein pribatuan sustatu, eta prestakuntza eta ekintzailetza bultzatu.
Hazi
Hazi gurekin. Zure hedapen-beharretara egokitzen diren espazio modulagarriak eta aldakorrak. Bilerak eta prestakuntza egiteko gela komunak. Hazteko erabakian laguntzeko laguntzak eta diru-laguntzak.
Lankidetza
Hazi gurekin. Zure hedapen-beharretara egokitzen diren espazio modulagarriak eta aldakorrak. Bilerak eta prestakuntza egiteko gela komunak. Hazteko erabakian laguntzeko laguntzak eta diru-laguntzak.
Espazioen erreserba
Auditorioa
95 m2-ko auditorioa dugu, 60 besaulkiz hornitua eta gehienez 80 laguneko edukiera duena. Oso malgua eta erraz modulatzeko modukoa da, aurkezpenak eta hitzaldiak egiteko, eta taldean lan egiteko pantaila erretraktil aproposa duena.
Gela modulagarria
60 m2-ko 3 areto ditugu, proiektorez eta telebistaz hornituta. Areto zabalgarriak eta erabilerrazak dira, eta aukera ematen dute 340 m2ra arteko espazioa hutsik uzteko, leku asko behar duten biltzar eta hitzaldietarako toki hobezina.
B Aretoa
B aretoak Panasonic markako 65 "ko plasma-telebista eta POLYCOM markako bideokonferentzia ditu. Wifia eta 10-12 lagunentzako lekua. B aretoa 60 m2-ko gela zabal eta argitsua da, egurrezko mahaiak eta aulki erosoak dituena.
C Aretoa
C aretoak proiektorea, urrutiko agintea duen pantaila biribilkagarria, Wifia eta 15 eta 20 pertsona arteko edukiera ditu. Areto hau, 60 m2-ko gela zabal eta argitsua da, egurrezko mahaiak eta aulki erosoak dituena.
D Aretoa
D gelak, errotuladoreekin idazteko arbela dauka, Wifia eta 15 eta 20 pertsona bitarteko edukiera. D aretoa 60 m2-ko gela zabal eta argitsua da, egurrezko mahaiz eta aulki erosoz hornitua, bileretarako edo prestakuntzarako espazio atsegina.
Kongresuetarako konfigurazioa
Kongresuak, ekitaldiak edo bilerak egiteko guneak jartzen ditugu enpresen eta erakundeen zerbitzura.
Zalantzak?
Nahiago baduzu, info@izarracentre.com helbidera idatz dezakezu, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.