IoT ekintzailetza-proiektuak sortzeko programa

31/05/2021

Uni Eibar-Ermua, Armeria Eskola eta Mondragon Unibertsitateko bost ikasle taldek Pro IoT ekimenaren barruan garatu dituzten berrikuntza proiektuak aurkeztu dituzte ostiral honetan. Ermuko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak bultzatu eta finantzatu dute proiektua.

Teresa Laespada Foru Diputatua, Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea eta Josu Ansola Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikoko zuzendaria izan dira Pro IoT proiektuaren erdi itxieran, Izarra Centre eraikinean. Azken asteetan programa honetan parte hartu duten ikasleek inguruko enpresetan sortzen diren gabeziak edo arazoak konpontzeko proiektu berritzaileak sortzen eta abian jartzen lan egin dute.

Uni Eibar-Ermuko Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa, Mondragon Unibertsitateko LEINN Lidergo ekintzaile berritzaileko Gradua eta Armeria Eskolako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak eta Fabrikazio Mekanikoko Ekoizpenaren Programazioa ikasten duten ikasleek diziplina anitzeko bost talde osatu dituzte honako irtenbideak prestatzeko:

  • Berogailuak martxan mantentzeko butanoa aldatzea beharrezkoa denean, abisuak bidaltzeko sistema
  • Produkzio-prozesuaren kontrola eta stocken kudeaketa
  • Dokumentu-edukiontzien bilketa optimizatzea
  • Ebaketa-likidoaren deposituen betetze-kontrola
  • Makinen geldialdiak monitorizatzea, erregistratzea eta bistaratzea

Parte-hartzaileek euren proiektuak aurkeztu dituzte irtenbideak sortu ahal izateko eman dituzten pauso guztiekin, eta erakustaldi praktikoak egin dituzte beren sorkuntzek nola funtzionatzen duten ikusteko.

Elon Smart Tech tokiko enpresa teknologikoak lagundu eta tutoretza eman die talde horiei azken asteetan, eta Tazebaez eta Ai!Ene enpresen laguntza ere jaso dute ekintzailetzaren arloko prestakuntzan, negozio-proiektuen sorkuntzan eta design thinking atalean.

Pro Lab IoT ekimenak jarraipena ematen dio iaz Aldundiak babestu zuen Ekintzailetza Digitaleko Programa Integratuari (PIED), eta IoTBASQUE Izarra Lab proiektuari lotutako enpresa-ekimenen sorrera dinamizatu nahi du. Horrela, Ermuko Udalak arlo ekonomikorako dituen bi helburu estrategikori erantzuten zaie: talentua erakartzea eta industriaren kualifikazioa.

Hurrengo berria

BALEA Hondakinak murrizteko soluzioa

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua