Aurkeztu zure enpresa arrakastaz: marketin-gakoak zure bezero potentzialengana iristeko
21/10/2026
Zure enpresak lan bikaina egiten du, baina zure bezero potentzialek ez dute aurkitzen?
Produktu edo zerbitzu on bat izatea lehen urratsa besterik ez da. Hurrengoa da hori nola aurkeztu jakitea, benetan behar duenarengana irits dadin.
SALBIDE 2026 proiektuaren esparruan, Bizkaiko beste garapen-agentzia batzuekin lankidetzan, marketinari buruzko webinar praktiko bat antolatu dugu, Bizkaiko industria-ETEentzat pentsatua. Helburua da zure posizionamendua hobetzen laguntzea eta negozio-aukera berriak sortzea.
Saioan hauek landuko ditugu:
✅ Zure bezero potentzialak hobeto ezagutzea
✅ Balio-proposamena definitzea
✅ Enpresa aurkezteko elementuak: webgunea, katalogo komertziala eta bestelako materialak
✅ Sare sozialei etekina ateratzea
📅 Eguna: azaroaren 10a, asteartea
🕘 Ordutegia: 9:30etik 11:00ra
💻 Lekua: online
Aukera ona zure enpresari begirada berri batekin begiratzeko eta lehen egunetik aplika ditzakezun ideiekin ateratzeko.
👉 Eman izena hemen: https://forms.gle/ef4MW6fx1teQosX39
Prestakuntza hau SALBIDE 2026 proiektuaren barruan kokatzen da, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du.
