Ermua TalenTIC 2026: erronkatik talentua eta lurraldea uztartzera
14/05/2026
Datorren ekainaren 17an eta 18an, Ermuko Izarra Centre-k Ermua TalenTIC Jardunaldien edizio berria hartuko du, enpresak, administrazio publikoak eta lurraldeko eragileak talentua eta berrikuntzaren inguruan urtero biltzen dituen topaketa.
TalenTIC 2026ek galdera bati erantzun nahi dio, gero eta erakunde gehiagok beren buruari egiten diotena: Nola lor dezakegu talentuak ekosistema indartzea eta ekosistemak talentua indartzea?
Edizio honek begirada zabaltzen du. Talentua ez da soilik profil kualifikatu handiak kontratatzeko erronka bat: lurraldeko lehiakortasun eta gizarte-kohesioaren azpiegitura bat da. Horregatik, TalenTIC 2026k ekonomia erreala sostengatzen duen oinarrizko talentua ere jorratzen du — industria, ofizioak, zerbitzuak, zaintzak — eta talentua tokian bertan sartu, egon eta hazi ahal izatea eragozten duten benetako marruskadura egiturak.
Bi jardunaldi osagarri:
🗓 1. eguna — Ekainaren 17 · Enpresak eta ekosistema Talentua inklusibo eta lurraldeko lehiakortasuna. Espazio praktiko bat konpetentziak eta lan-moduak nola aldatzen ari diren aztertzeko, sektore esentzialek zer behar duten jakiteko eta erakundeek talentua–lurraldea uztartzea hobetzeko zer palanka aktibatu ditzaketen ikusteko.
🗓 2. eguna — Ekainaren 18 · Administrazio Publikoa Irizpidedun berrikuntza. Administrazioetan talentua erakartzeko, garatzeko eta fidelizatzeko arrakasta-kasu errealak, hausnartzeko eta taldean ikasteko espazioarekin.
Formatu parte-hartzaile eta hurbilekoa, kalitazko elkarrizketa, diagnostiko kolektiboa eta erakunde bakoitzera eraman daitezkeen ikaspenak sortzeko diseinatua.