Fabrika tradizionaletik ekoizpen-planta adimentsura
11/05/2026
Digitalizazioa eta automatizazioa enpresa txiki eta ertainetan
Zure enpresa industrialak badaki nondik hasi bere ekoizpen-planta digitalizatzen? Maiatzaren 21ean online jardunaldi doako bat ospatuko dugu enpresa txiki eta ertainei fabrikazio adimentsurako jauzia ematen laguntzeko.
π
Data: 2026ko maiatzaren 21a, osteguna
π€ Ordua: 9:30 β 10:45
π» Formatua: Online
ZERTAZ DABIL JARDUNALDIA?
Ekoizpen-plantaren digitalizazioa eta automatizazioa funtsezkoa da enpresa industrial txiki eta ertainek lehiakorrak izaten jarraitzeko: kostuak murriztu, eraginkortasuna hobetu, akatsak gutxitu eta ekoizpenaren gaineko kontrol handiagoa izatea ahalbidetzen du.
Jardunaldi honek enpresa askok egiten dituzten galderei erantzuten die:
- Nondik hasi?
- Zein teknologiak ematen dute benetako balioa?
- Nola integratu kudeaketa eta ekoizpena?
- Zer laguntza daude eraldaketa finantzatzeko?
PROGRAMA
1οΈβ£ Binovo β Digitalizazioa Odoorekin
ERP + ekoizpen-plantako datuak biltzeko softwarea, modularra eta enpresa txiki eta ertainetara egokitua. Demo eta arrakasta-kasuak.
2οΈβ£ Pintuberri β Arrakasta kasu industriala
Nola integratu duen enpresa batek sentsoreak, ikusmen artifiziala eta robotika Odoorekin.
3οΈβ£ Eraldaketa digitalerako laguntzak
Laguntza-programak, finantzagarriak diren proiektuak eta gomendio praktikoak.
JARDUNALDIAREN OSTEAN β ENPRESETARA BISITAK
Jardunaldi honekin lotuta, enpresetara bisitak antolatuko dira praktika onak lehen pertsonan ezagutzeko:
π Maiatzaren 28a β OJA-REMera bisita
π Ekainaren 11a β LANCORrera bisita
π‘ Ekintza Bizkaia Orekan Sakonduz Sarearen bidez garatu da, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako Sailak finantzatutako Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren esparruan.
