Trantsizio ekologikoa Bizkaiko lehiakortasunaren eragile

11/12/2025

Datorren asteartean, abenduak 16, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia Orekan Sakonduz sarea osatzen dugun 14 garapen-agentziok Bilbon elkartuko gara, jasangarritasunari eta enpresa-lehiakortasunari buruzko jardunaldi garrantzitsu bat ospatzeko.

Datorren asteartean, abenduak 16, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia Orekan Sakonduz sarea osatzen dugun 14 garapen-agentziok Bilbon elkartuko gara, jasangarritasunari eta enpresa-lehiakortasunari buruzko jardunaldi garrantzitsu bat ospatzeko.

“Trantsizio ekologikoa bultzatuz, Bizkaiko hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa” izenburupean, topaketak Enpresa Berdea programaren barruan egindako lana balioesteko eta ekonomia berdeak gure industria-sareari eskaintzen dizkion erronka eta aukerak aztertzeko balioko du.

Zer aurkituko dugu jardunaldian?

Ekitaldia BBF eraikineko Auditorioan (Bilbo) izango da, 9:30etik 11:30era, eta praktikara eta estrategiara bideratutako egitaraua izango du:

  • Europako testuingurua eta aukerak: Aclima (Basque Environment Cluster) klusterraren eskutik, Europako Green Industrial Deal delakoa enpresa-lehiakortasunerako ezinbesteko katalizatzaile nola bihurtzen ari den aztertuko dugu.
  • Benetako esperientziak: Trantsizio ekologikoa beren prozesuetan txertatzen ari diren enpresen arrakasta-kasuak bertatik bertara ezagutuko ditugu.
  • Eztabaida-mahaia: Bizkaiko ETEek kontzeptu horiek beren egunerokoan nola aplikatu ditzaketen hausnartzeko gunea.
  • Laguntza berriak: Lurraldeko enpresa-eremuan jasangarritasuna sustatzeko dauden laguntza-tresnak aurkeztuko dira.

Parte hartu duten enpresei aitortza

Une garrantzitsuenetako bat Enpresa Berdea programako bonuetan parte hartu duten enpresei diplomak banatzea izango da. Eredu jasangarriago eta eraginkorrago baterantz urrats sendoak eman dituzten erakundeen ahalegina aitortzeko unea izango da.

Ermuko Udaletik topaketa eta ikaskuntza partekatuko foro honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

📍 Lekua: BBF Auditorioa (Uribitarte pasealekua 3, Bilbo)
📅 Data: Abenduak 16
🕛 Ordutegia: 09:30 – 11:30
✍️ Izen-emateak: Izen-emate esteka“Trantsizio ekologikoa bultzatuz, Bizkaiko hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa” izenburupean, topaketak Enpresa Berdea programaren barruan egindako lana balioesteko eta ekonomia berdeak gure industria-sareari eskaintzen dizkion erronka eta aukerak aztertzeko balioko du.

Logos de las agencias comarcales

Hurrengo berria

Izarra Fundazioak gaitasun berdeetan trebatzeko programa abiarazi du

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua