Hobetu zure enplegagarritasuna urrunetik lan egiteko prestakuntzarekin

09/10/2024

Zure lan-aukerak hobetu nahi dituzu?

Langabezian bazaude edo enplegu bat aurkitzeko edo mantentzeko zailtasunak badituzu, Ermuko Udalak eta Lanbidek aukera paregabea eskaintzen dizute prestatzeko eta zure lan-etorkizuna alda dezakeen akreditazio profesional bat lortzeko.

Zer eskaintzen dizugu?

Urruneko moduan lan egiteko eta lan-merkatu digitalaren eskaera berrietara egokitzeko beharrezkoak diren trebetasunez hornitzeko diseinatuta dago doako ikastaro hau. Amaitzean, profesionaltasun-ziurtagiria eta konpetentzia espezializaatuak lortuko dituzu, eta horrek lan-aukera berrietarako ateak irekiko dizkizu, gaitasun digitalak eta telelana gero eta gehiago baloratzen dituen ingurune batean.

Zergatik eman beharko zenuke izena?

  • Ziurtagiri ofiziala: Profesionaltasun-ziurtagiri aitortua lortuko duzu, zure curriculuma hobetzen eta zure enplegu-aukerak areagotutzen dituena.
  • Akreditazio profesionala: Balidatu telelanean dituzun gaitasunak eta konpetentzia digitalak, gaur egungo lan-mundurako prest zaudela erakusteko.
  • Praktikak: Prestakuntza teorikoaz gain, praktikak egingo dituzu, ikasitakoa aplikatzeko eta lanbide-ingurune batean benetako esperientzia lortzeko..

Norentzat da?

Ikastaro hau honako hauei zuzenduta dago:

  • Lehen lan-aukera bilatzen duten gazteak.
  • Enplegu-aukerak hobetu nahi dituzten emakumeak.
  • Luzaroko langabeak.
  • 45 urtetik gorakoak, gaitasunak eguneratu eta enplegagarritasuna hobetu nahi dutenak.

Ikastaroaren xehetasunak:

📅 Hasiera-eguna: Azaroaren 4a
🏢 Lekua: Ermuko enplegu-zentroa
💻 Modalitatea: Presentziala
Iraupena: 560 ordu

Eman izena eta hobetu zure etorkizuna

Ez utzi prestakuntza egiaztatua lortzeko eta egungo ingurune digitalean lan egiteko prestatuko zaituzten benetako praktikak egiteko aukera hori pasatzen. Informa zaitez: centroempleo@udalermua.net

Plaza mugatuak!

Hurrengo berria

Pintuberri eta Zaldiestam enpresen bisita

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua