Erakusteta-tailerra: Soluzio Digitalak enpresa industrialdean

04/11/2022

Azaroaren 10ean, BIZKAIAko Ekonomia Sustapeneko hainbat agentziak jardunaldi bat egingo dute, industria-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako arrakasta-kasuak erakusteko.

Ekimen hau agentzien arteko lankidetza-akordiotik abiatzen da, Bizkaiko Foru Aldundiaren SUSPERTZE DIGITALA programaren barruan.

Barakaldoko BICean egingo den jardunaldian, industria-prozesuen monitorizaziora, industria-aktiboen monitorizaziora eta prebentziozko mantentze-lanetara, ekoizpen arduratsura eta merkatura bideratutako enpresen kasuak jorratuko dira.

Arrakasta-kasuak aurkezteko formatuari dagokionez, enpresako kasu erreal bakoitzaren aurkezpenak 5 minutuko iraupena du, horrela erakargarriagoa eta atseginagoa izan dadin bertaratutakoentzat.

Horrelako erakusketa-tailerretan askotariko profilak dituzten enpresak sartzen dira. Tailer horietan aztertzen diren konponbideak dagoeneko merkatuan kontrastatutako kasuak dira, batez ere industria-profila duten ETEei zuzendutakoak.

Industria-enpresetako soluzio digitalei buruzko jardunaldiaren edukia ordutegi honetan aurreikusitakoaren arabera xehatuko da:

9:30-11:00| AZAROAK 10 | Tokia: BIC BIZKAIA EZKERRALDEA (Barakaldo)

  • 9:30-9:35 Ongi etorri. Suspertze digitala proiektuaren sarrera eta aurkezpena
  • 9:35-9:40 Taladrina-deposituak betetzen direla kontrolatzea, arazoak instalazioko aktibo eta pertsonak pintatzeko eta geolokalizatzeko tunelean. NEXMACHINA SOLUTIONS, S. L.
  • 9:40-9:45 Produkzio-plangintza optimizatzea. HUPI IBERICA, S. L.
  • 9:45-9:50 Plangintza dinamiko automatizatua aldakortasun handiko inguruneetan. 3 TB CLEARDESK, SL
  • 9:50-9:55 Produkzio-prozesuen monitorizazio aurreratua eta simulazioa. IMMERSIADATA VISUALZATION S.L.
  • 9:55-10:00 Esku-eragiketen eta eragiketa automatizatuen kudeatzaileari eta langileari laguntzeko sistemak. Instalazioaren ekoizpena, kalitatea eta trazabilitatea ziurtatzea SISTEPLANT, S.L.
  • 10:00-10:05 Prozesu logistikoak eta biltegikoak digitalizatzea eta monitorizatzea ATE INFORMÁTICA , S. A.
  • 10:05-10:10 Estanpazio industrialeko prentsen sonorizazioa eta datuak hartzea. KENTRONICTECHNOLOGY, S.
  • 10:10-10:15 Makineria industrialaren monitorizazioa. PURPLE BLOB, S.L.
  • 10:15-10:20 Ekipo Birakarien Monitorizazio Adimenduna Mantentze Predikiboa-Proaktibo Erreala. SIEMSA.
  • 10:20-10:25 Industria-aktiboen erabileraren monitorizazioa eta horien mantentze prediktiboa: kola industrialaren fusorea, orga jasotzailea, makineriaren osagai mekanikoak eta elementu birakariak. ULMA EMBEDDED. S. COOP
  • 10:25-10:30 Energia-kontsumoaren monitorizazioa. D&A INNOVATIVE SYSTEMS
  • 10:30-10:35 Kontsumoen monitorizazioa eta eraginkortasun energetikoa. IBERMÁTICA, S.A.
  • 10:35-10:40 Inmersis: Merkaturatzen laguntzeko ingurune murgiltzaileak. GRUPO GESTIONET
  • 10:40-10:45 Errealitate areagotuaren bidezko marketina eta merkaturatzea,metAClas-ekin. IBERMÁTICA, S. A.
  • 10:45-10:50 Errealitate birtualeko plataforma, VIROO® prototipatua eta merkaturatzeko laguntza. VIRTUALWARE 2007, S.A.
  • 10:50-11:00 Amaiera: Ondorioak eta hurrengo urratsak. Galde-eskeak
  • 11:00 Café- Kafe- Networkinga

INSKRIPZIOA: HEMEN

Hurrengo berria

Izarra Centrek Drop proiektua abiarazteko bilera egin du

Berria ikusi

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan beldurrik gabe, pozik egongo gara zu ezagutzeaz.
Kontaktua