logo Izarra Centre

Kokapena

EUSKADIREN ERDIAN

Izarra Centre

Ermua Euskadiren erdian estrategikoki kokatua dago.

Ezagutzaren eta enpresa-mintegiaren eraikina kokatua dagoen orubea Ermuko Udalaren “IZARRA” prestakuntza eta enpresa ekimenetarako Zentroaren ondoan dagoen lursaila da.

Azpiegitura horrek zuzeneko sarbidea du bai Autobidetik eta bai Errepide Nazionaletik, Ermuko Saihesbidearen Proiektuan ikus dezakegun moduan.

Udalerriaren erdigunetik eta inguruan kokatuta dauden enpresetatik hurbil dago. Herrigunearen amaiera aldean dago, eraiki berria den bizitegi-gune baten eta Urtia industrialdearen artean.

Hortik gertu hainbat kirol-azpiegitura daude eta horren kokalekuari balio erantsia ematen diote bere erabiltzaileentzat. Eraikin horiek Udalaren Kiroldegia eta pilotalekua dira.